Edukira joan

Florencio Alfaro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Florencio Alfaro

Iruñeko udaleko zinegotzia

1911 - 1916
Bizitza
JaiotzaTafalla1882ko abenduaren 11
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1936ko abuztuaren 23a (53 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Izquierda Republicana
Partido Republicano Radical Socialista

Florencio Alfaro Zabalegi (Tafalla, 1882ko abenduaren 11 - Donostia, 1936ko abuztuaren 23a) nafar politikaria izan zen.[1]

Iruñean bizi izan zen, eta han zapata enpresa baten jabe izan zen, eta ondoren Chocolates Elgorriaga eta Sidra el Gaitero enpresa ezagunen ordezkari.

1911tik 1916ko urtarrilaren 1era Unión Democráticako zinegotzia izan zen. 1930eko ekainaren 1ean Liga Nacional Laican izena eman zuen. Zinegotzi akta lortu zuen berriro, 1931ko maiatzaren 31n Bigarren Errepublika aldarrikatu zen hauteskundeetan, Iruñeko Udalaren eraketan buru zela. Lizarrako Estatutuaren aldekoa izanda, alderdiz aldatu zen: Partido Republicano Radical Socialistaren baja eman zuen, eta Izquierda Republicana eta Acción Autonomista Navarraren parte izatera pasa zen.

Gerra Zibila hasi ondoren, atxilotu eta aske utzi zuten lagun baten gestioen ostean. Donostiara joan zen hiltzen ari zen bere ama bisitatzera. Abuztuaren 21ean desagertu zen eta, dirudienez, olatu-hormara bota zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Navarra 1936. De la esperanza al terror. Tafalla: Altaffaylla ISBN 84-930957-9-6..


Biografia
Nafarroa Garaia
Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.